XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arto sail izugarriak ikusten dira nonahi.

LABORANTZA ETA NEKAZALGOA Laborantzari atxikirik dira, ororen gainetik, hemengo biztanleak.

Eta esan dezagun, hemengo laborantza Euskal Herriko azkarrena dela.

Hori, beti danik eskualde hau lan horretara loturik bait zen eta are, Joanes Errekartek piztu bait du, indar berri bat emanez bezala, Lur Berri elkartasuna sortaraziz.

Bi sail handi jarraikitzen ditu hemengo lur lanak: lehenik, artoaren aldekoa, hazkurri (hazienda elikatzeko) artoa eta ereiteko artoa.

Gero, behi, ardi eta zerrien hazkuntza.

Behi esne ainitz saltzen dute hemengo nekazariek, eta horretarako tanker deitu ontzi handi batzuk dituzte etxe bakoitzean 4ampdeg; hotzetan kontserbatzeko, zeren esneketaria bi egunez behin etortzen bait zaie.

Ardi esnea ere egun oro igortzen dute gaztategira neguko hilabeteetan, eta bereziki Roquefort deitu gazta motak egiteko erabiltzen da.

Gauza jakina da gazta mota famatu hau, herrialde guztietan aipatua, Euskal Herriko ardi esnearekin egiten da batipat.

Beste aberastasun bat: abel-hazkuntza eta gizentzea.

Behi eta txahalekin egin ohi da lanik handiena, eta ardi nahiz axuri edo arkumeekin.

Berdin, zerri, zerrama... Badira horretarako aproposki eginiko haztegiak.